Ebaketa–tresnen
zorrozketa eta banaketa
Afilado y Distribución
de Herramientas de Corte

FLORIA CUTTING TOOLS

Tradiziotik urrats bat aurrerago (aurkezpena eta historia)


Floria Cutting Tools edozein motatako ebaketa-tresnak diseinatu, fabrikatu eta zorrozten dituen enpresa bat gara.

Historia

1980an sortutako enpresa da eta hasierako tradizioari eutsiz baina urrats bat aurrera eginez, etengabeko berrikuntzei ateak irekia dagoena. Honela, esperientziaz baliatuz eta une oro hobetzea ardatz dugula, egun dugun kalitate maila gorenari eusten diogu. Floria Cutting Tools osatzen dugunon bokazioak, eta enpresaren bilakaera eta hobetzea beti aintzat hartuta, ikastera eta eraberritzera bultzatzen gaitu formazio pertsonal iraunkorrak jasota. Honela, urteetako esperientziak eta ikasketek ematen diguten zaharberritzeak egungo Floria Cutting Tools enpresaren izaera finkatzen dute.

Filosofia

Bezeroenganako gertuko tratu familiarra da gure laneko filosofia, harreman pertsonaletik abiatuta beraien behar eta nahi espezifikoei erantzun zuzen eta azkarra bermatuta. Bezeroak erabat asebeteta uzteari lehentasuna ematen dioten langileez osatuta dago Floria Cutting Tools; hori dela eta, bezeroak ez dira inoiz "zenbaki huts" sentitzen, harreman familiar horrek estu lotzen baikaitu bezeroekin.